GRABNI Txapelketaren jardunaldi erabakigarria!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko api. 15a, 07:57

Gipuzkoa-Nafarroa norgehiagoka jokatuko da gaur, goizez eta arratsaldez, Irurako Ametsa trinketean.

GRABNI txapelketari dagozkion norgehiagokak izango dira, eta garrantzitsuak izango dira oso, partida batzuetan, xareko bietan, besteak beste,  finaletarako txartelak jokoan izango direlako.

Goizez izango dira xareko partidak 10:30ean hasita. Matxalen Mendizabalek eta Oier Iturbek jokatuko dute nafar ordezkarien kontra jubeniletan; hil ala biziko partida izango da; irabazleak finalerako txartela lortuko du, eta galtzailea kanporatua geratuko da. Bigarren partidan, Julen Zabalegi eta Markel Mujika izango dira gure ordezkariak, 22 urtez azpiko mailan, eta hauek ere bai ala bai irabazi beharra daukate finalerako txartela eskuratu nahi badute. Nagusi mailan, berriz, Oier Maizak eta Joxi Lopetegik jokatuko dute, eta ez gure ordezkariek ez nafarrek ez dute ezer jokoan, bi herrialdeak finalerako sailkatuta daudelako. Oier Maiza gazteak, Moncadaren ordez jokatuko du, eta Joxi Lopetegik atzelari jokatuko du. Ez da lehen aldia izango, eta Oierri, izango duen urduritasuna eta pilatuko zaion lana erraztuko dizkiola ziur gaude.

Arratsaldean, 14:30etik aurrera, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko eskuzko 6 partida izango dira jokoan.    

Ea notizi onak ematen dizkizuegun hurrengoan!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!