Infantil mailako Xareko Gipuzkoako Txapelketaren finala, larunbatean, Irurako Ametsa trinketean!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko martxoaren 29a

Gibelalde-Mujika III eta Mujika II-Garmendia bikoteek jokatuko dute finala. 

 
Larunbatean, apirilaren 1ean, 17:00etan, Infantil mailako Gipuzkoako Txapelketaren xareko  finala jokatuko da Irurako Ametsa trinketean. 
 Faborito argirik gabeko partida izatea espero dugu,   lehiatua, parekatua eta maila onekoa. Aurrekariei begiratzen badiegu,  bi bikoteek ligaxkan elkarren kontra jokatu zuten partida, azken unera arte ez zen erabaki, eta Unai Gibelaldek eta Ander Mujikak bi tanturengatik (40-38) irabazi zieten Naroa Mujika eta Oier Garmendiari. 
 Finalean ere beste hainbesteko maila eta jokoa ematea espero dugu. 
 Aurretik, 16:00etan,   txapelketan  parte hartu duten  bikoteen arteko partida jokatuko da; Gibelalde II-Calonge eta Zabalegi II-Larrañaga. Larunbatean, Ametsa  trinketean espero zaituztegu! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!