Infantil mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren finala, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko martxoaren 29a

Mujika II-Garmendia eta Gibelalde-Mujika III  bikoteek jokatuko dute, 17:00etan hasita, Irurako Ametsa trinketean.

Mujika II-Garmendia bikoak 40-26 irabazi zion Lizarraga-Calonge bikoari finalerdian. Ondorioz, Unai Gibelalderen eta Ander Mujikaren aurka jokatuko dute infantil mailako Gipuzkoako Txapelketaren finala.

Partidaren lehen zatia orekatua izan zen; lau pilotariek, zegoen berdintasunaren erakusgarri, oso joko ona egin zuten lehen zati horretan. Bigarren zatian, berriz, Naroak eta Oierrek gehiago asmatu zuten, eta, egiari zor, zorte apur bat gehixeago ere izan zuten hainbat jokaldi erabakigarrietan. Hori guztiari esker, pixkanaka aldea irekitzea lortu zuten markagailuan, eta azkenean nahiko erraz irabazi zuten finalerdia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!