Xareko Gipuzkoako txapelketaren finala!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko martxoaren 29a

Mujika II-  Garmendia eta  Gibelalde-Mujika III  bikoek jokatuko dute.

Mujika II -Garmendia bikoak 40-26 irabazi zion Lizarraga-Calonge bikoari finalerdia.
Ondorioz, Unai Gibelalde eta Ander Mujika bikoaren kontra jokatuko dute Infantil mailako Gipuzkoako Txapelketaren xareko finala.
Partidaren lehen zatia orekatua izan zen; lau pilotariek, zegoen berdintasunaren erakusgarri, oso joku ona egin zuten lehen zati horretan, Bigarren zatian, berriz, Naroak eta Oierrek gehixeago asmatu zuten, eta, egiari zor, zorte apur bat gehixeago ere izan zuten hainbat jokaldi erabakiorretan, eta hori guztiari esker pixkanaka aldea irekitzea lortu zuten markagailuan, eta azkenean nahiko erraz irabazi zuten finalerdia. Ondorioz, Infantil mailako Gipuzkoako Txapelketaren xareki finala, apirilaren 1 ean, larunbatean, 17:00etan, Irurako Ametsa trinketean, Gibelalde-Mujika III eta Mujika II-Garmendia bikoek jokatuko dute.
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!