Lizarraga-Calonge eta Gibelalde-Mujika III bikoek lehen puntua eskuratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea

Infantil mailako Gipuzkoako xare Txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zen larunbatean Irurako Ametsa trinketean, eta garaileek Mujika II-Garmendia eta Zabalegi II-Larrañaga bikoei irabazi zieten.

Lizarraga-Calonge bikoak 40-32 irabazi zion Mujika II-Garmendia bikoari. Lizarraga-Calonge bikoak haseratik aurrea hartu zuen markagailuan, eta amaiera arte aldeari eutsi zion partida eroso samar irabaziz; Mujika II-Garmendia bikoa ez zen gaizki aritu, baina Ander Calonge ondo nagusitu zitzaion Oier Garmendiari atzeko koadroetan, eta hor egon zen partidaren gakoa; bi aurrelariek, Oinatz Lizarragak eta Naroa Mujikak, huts batzuk, sakeetan batez ere egin bazituzten ere, ondo bete zuten euren lana.

Bigarren partidan, Gibelalde-Mujika III bikoak 40-36 irabazi zion Zabalegi II-Larrañaga bikoari. Partida honetan ere Unai Gibelalde eta Ander Mujika bikoak hasieratik ireki zuen aldea markagailuan, eta Xabat Zabalegi-Ibai Larrañaga bikoa partida guztian atzetik ibili zen,  ezinean. Hala ere, azken hamarkadan hiru tantora (38-35) hurbiltzea lortu zuten, eta ezustekoren bat eman zezaketela zirudien, baina Unai Gibelaldek eta Ander Mujikak 40-36 merezita irabazi zuten partida.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!