Xare txapelketek ez dute etenik Iruran!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko martxoaren 2a

Infantil mailako Gipuzkoako xare txapelketa izango da oraingoan.  

Infantil  mailako Gipuzkoako xare txapelketa hasiko da larunbatean, martxoaren 4an,  Irurako Ametsa trinketean. 
Ametsa Pilota Elkarteko lau bikotek hartuko dute parte, eta hauek izango dira:

  • Ametsa 1/  Gibelalde(Unai)-Mujika(Ander)
  • Ametsa 2/ Mujika(Naroa)- Garmendia,(Oier)
  • Ametsa 3/ Zabalegi(Xabat)- Larrañaga(Unai)
  • Ametsa 4/  Lizarralde(Oinatz)-Calonge(Ander)

Multzo bat osatuko dute lau bikotek, eta, hasteko,  elkarren kontrako ligaxka bat jokatuko dute; multzoko lehen sailkatua finalera sailkatuko da zuzenean; bigarren eta hurugarren sailkatuek finalerdia jokatuko dute, eta laugarren sailkatua kanporatua izango da. 
Lehen esan bezala, larunbatean, martxoaren 4an hasiko da Txapelketa Irurako Ametsa trinketean.   


Lehen partida,  14:30ean hasita,  Lizarralde-Calonge  bikoak  Mujika II-Garmendia bikoaren kontra jokatuko du, eta  bigarrena, Gibelalde-Mujika III bikoak Zabalegi II-Larrañaga bikoaren kontra jokatu du. 


Etorkizuneko xare pilotariak ikusteko aukera ezin hobea izango dugu Irurako Ametsa trinketean larunbat arratsaldeetan, eta bide batez, baita Ametsa Pilota  Elkartea gazte hauekin egiten ari den lana ikusteko aukera  ere. Espero zaituztegu!


 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!