Gipuzkoako xare txapelketaren finalerdia eta finala jokoan!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko urtarrilaren 31

Ostegunean eta ostiralean, hurrenez hurren, Irurako Ametsa trinketean.

Jubenil mailako Gipuzkoako xare txapelketaren finalerdiak eta finala jokatuko dira ostegunean eta ostiralean, hurrenez hurren, Irurako Ametsa trinketean.

Ostegunean, 18:00etan, Maiza-Mujika bikoak Zabalegi-Lopetegi bikoaren kontra jokatuko du finalerdia. Ligaxkan Oier Maizak eta Markel Mujikak irabazi egin zieten Julen Zabalegi eta Xuban Lopetegiri, baina finalerdiak arriskutsuak izaten dira, eta faboritoek batzuetan huts egiten dute.

Irabazleek, ostiralean, 19:00etan, finala jokatuko dute Mendizabal-Heras bikoaren kontra. Finalerako sailkatzen denak lan ona egin beharko du Matxalen eta Aimarri finalean irabazteko.

Hortaz, faborito argirik gabeko xareko bi partida eder ikusteko aukera izango dugu ostegunean eta ostiralean Irurako Ametsa trinketean.

Espero zaituztegu!

Onenek irabaz dezatela!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!