Ostiral iluntzean, Ametsa trinketean, jubenil mailako Gipuzkoako xare txapelketaren 3. jardunaldi erabakigarria jokatu zen.
Lehen partidan, finalerako txartela jokoan, Mendizabal-Heras bikoak 40-35 irabazi zion Maiza-Mujika bikoari. Mendizabal-Herasek bikain ekin zion partidari, eta 15-5 aurreratu ziren santiamen batean.
Hala ere, Maiza eta Mujika jokoan sartu ziren, eta partidaren erdira 21-19 paretsu iritsi ziren. Bigarren erdian Matxalen-Heras bikoak serio jokatzen jarraitu zuen, inoiz burua galdu gabe, eta partidaren ekimena bai jokoan bai markagailuan eurena izan zen, 40-35 azken emaitza lortu arte. Mendizabal-Heras bikoak multzoko lehen postua eskuratu du, eta, ondorioz, baita finala jokatzeko txartela ere. Maiza-Mujika bikoak, berriz, bigarren postua eskuratuta, finalerdia jokatu beharko du, multzoko hirugarren postua lortu duen Zabalegi-Lopetegi bikoaren kontra. Hauek, 40-28 irabazi zien Murua(Haritz)-Iturbe bikoari. Zabalegi-Lopetegi bikoa eroso aritu zen eta ez zuen zailtasunik izan Haritz Murua-Iturbe bikoari partida irabazteko. Ondorioz, irabazleek, Zabalegi-Lopetegik, multzoko 3. postua lortu dute, eta finalerdia jokatzeko txartela eskuratu.
Maiza-Mujika eta Zabalegi-Lopetegi bikoen artekoa izango da finalerdia, eta astean zehar jokatuko da.
Finala, berriz, ostiralean, otsailaren 3an, 19:00etan, Irurako Ametsa trinketean.