Xareko jardunaldi erabakigarria Ametsa trinketean!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko urtarrilaren 25a

Jubenil mailako Gipuzkoako xare txapelketaren 3. jardunaldia jokatuko da ostiralean, urtarrilaren 27an, 19:00etan hasita, Irurako Ametsa trinketean. Finalista bat, eta finalerdia jokatuko duten bi bikoak erabakiko dira.

Ligaxkako bi partidak irabazi dituzten Mendizabal-Heras eta Maiza-Mujika bikoen artekoa izango da lehen partida. Irabazleak finalerako txartela jasoko du zuzenean; galtzaileak, berriz, finalerdia jokatuko du. Ez dago faborito garbirik; bi bikoek ligaxka paregabea jokatu dute, eta nagusitasuna erakutsi dute. Partida lehiatua, gogorra eta maila handikoa izatea espero dut.

Bigarren partida, Murua-Iturbe eta Zabalegi-Lopetegi bikoen artekoa izango da. irabazleak finalerdia jokatzeko txartela lortuko du, eta galtzailea, berriz, kanporatua izango da. Hau ere faborito argirik ez duen partida irekia izango da.

Honengatik guztiagatik, ostiral iluntzean, 19:00etan, xare partida interesgarriak eta erabakiorrak izango dira jokoan Irurako Ametsa trinketean. Espero zaituztegu!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!