2. JARDUNALDIA JOKOAN!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko urtarrilaren 19a

Xareko bi partida interesgarri jokatuko dira  asteburuan Irurako Ametsa trinketean

Gipuzkoako xare txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan Irurako Ametsa trinketean.
Ostiralean, urtarrilaren 20an, 19:00etan, Maiza-Mujika bikoak eta Murua-Iturbe bikoak jokatuko dute elkarren aurka. Maiza-Mujika, lehen partida irabaztetik datoz, eta bigarren hau ere irabaziko balute, finalerdietarako sailkatuko lirateke zuzenean. Murua-Iturbe bikoa, aldiz, lehen partida galtzetik datoz, eta bigarren hau galduko balute, azken jardunaldian hil ala biziko partida jokatu beharko lukete Zabalwgu-Lopetegi bikoaren kontra.
Igandean, urtarrilaren 22an, 17:00etan, Zabalegi-Lopetegi bikoak eta Mendizabal-Heras bikoak jokatuko dute elkarren kontra. Bi bikote hauek ere aurrekoen egoera berean daude; alegia, Zabalegi-Lopetegi bikoak jokatutako partida galduta, eta Mendizabal- Heras bikoa jokatutakoa irabazita. Hortaz, bi biko hauentzat ere, puntu garrantzitsua jokoan. 
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!