Urte berri, xare txapelketa berri!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2023ko urtarrilaren 12a

Jubenil mailako Gipuzkoako Xare Txapelketa hasiko da ostiralean Irurako Ametsa trinketean. 

Ostiralean, urtarrilaren 13an, hasiko den jubenil mailako Gipuzkoako xare txapelketan Ametsa Pilota Elkarteko lau bikotek parte hartuko dute: Zabalegi-Lopetegi; Mendizabal-Heras; Maiza-Mujika eta Murua-Iturbe.

Multzo bat osatuko dute, eta lehendabizi elkarren kontrako ligaxka bat jokatuko dute; multzoko lehena, finalerako sailkatuko da; bigarrenak eta hirugarrenak finalerdia jokatuko dute, eta laugarrena kanporatua geratuko da. 

Arestian esan bezala, ostiralean, urtarrilaren 13an, hasiko da Ametsa trinketean, eta lehen partida, 18:30ean, Murua-Iturbe bikoak, Mendizabal-Heras bikoaren kontra jokatuko du, eta, bigarrenean, Zabalegi-Lopetegi bikoak, Maiza-Mujika bikoaren kontra. 

Bikoak parekatuak daude, eta xare partida ederrak ikusteko aukera izango da ostiral iluntzeetan Ametsa trinketean. 

Espero zaituztegu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!