Podiumeko 3. koskara igoko dira irurarrak!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2022ko abenduaren 30a

Matxalen Mendizabalek, Oier Iturbek eta Julen Zabalegik hiruarren postua lortu dute IPBren mendeurreneko lehiaketan. 

Atzo, Hazparneko Berria trinketean jokatutako partidan, Mendizabal-Iturbe bikoak  2-0 (15-10/15-9) irabazi zion Garralda-Erro nafarroako bikoari. Ez zioten hasera ona eman Matxalenek eta Oierrek lehen jokoari. Tentsioa nabari zen pilotarien artean, eta urduri atera ziren kantxara, baina tantu batzuk jokatu ostean, lasaitu egin  ziren eta  euren jokoa egiten hasi ziren eta  aurrea hartzea lortu zuten markagailuan. Hortik aurrera jokoaren ekimena beraiena izan zen, eta lehen  jokoa (15-10) irabaztea lortu zuten, urduritasunak zertxobait uxatuz. Hala ere, bigarren jokoa lehenaren antzera hasi zen; galtzen hasi  baitziren Matxalen eta Oier, baina oraingoan pilotari nafarren haserako erasoaldiari ondo eutsi zioten, eta bigarren jokoa ere (15-09) eurena izan zen. Ondorioz, Iparraldeko Pilota Batzordearen mendeurreneko Lehiaketaren 3. postua lortu dute, Euskadiko selekzioa ordezkatu duten Matxalen Mendizabalek, Oier Iturbek eta Julen Zabalegik.
 
Zorionak, hiruroi!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!