Ez zen posible izan!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2022ko abenduaren 29a

Frantziaren kontrako finalerdia galdu zuen Euskadiko selekzioak

Euskadiko selekzioko Julen Zabalegik eta Oier Iturbek  2-0 (15-08/15-06) galdu zuten Frantziako selekzioko  Halsouet - Becaas  bikoaren kontra, IPBren mendeurreneko  Lehiaketan.  Ondorioz, gaur, Nafarroaren kontra (18:00etan) brontzea izango dute jokoan Euskadiko selekzioko pilotariek. 
 
Jokoaren ekimena, frantziarrena izan zen haseratik, baina  bi  joku parekatu ikusi ahal izan genituen. Becaas atzelari frantziarrak bere  eskarmentua eta kolpea baliatu zituen, jokoaren ekimena baldintzatzeko,  eta Oxan Halsouetek, tantuak amaitzeko , bere lagunaren nagusitasuna  baliatzeaz gain,  ondo baino hobeto eutsi zien Oier eta Julenen erasoei.  Hala ere, bai Julenek bai Oierrek oso partida ona jokatu zuten, eta etorkizunean gauza garrantzitsuagoak egiteko gai direla erakutsi zuten. Ea gaur brontzea  kolkoratzen duten!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!