Iparraldeko Pilota Batzordearen mendeurreneko lehiaketan jokatuko dute Irurako xarelariek

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2022ko abenduaren 26a

Ametsa Pilota Elkarteko , Oier Iturbe, Matxalen Mendizabal eta Julen Zabalegi  izango dira  Euskadiko selekzioaren  ordezkariak.

Abenduaren 27tik 30era, 23 urtez azpiko trinketeko modalitate guztietan jokatuko da, Hazparneko Berria trinketean. Trinketeaz gain, frontoi luzean, xisteran ere jokatuko da Miarritzen.
Lau selekziok parte hartuko dute; Euskal Herriak 3 selekziorekin (Iparralde, Nafarroa eta Euskadi) eta Frantziak.
Xarez, Irurako Ametsako Pilota Elkarteko Oier Iturbek, Matxalen Mendizabalek eta Julen Zabalegik Euskadirekin jokatuko dute. Hautatzailea ere Ametsa Pilota Elkarteko Mikel Uzkudun izango da.
Xareko partidei dagokionez, asteartean, abenduak 27, 18:00etan, Iparraldek eta Nafarroak jokatuko dute lehen finalerdia.
Asteazkenean, abenduak 28, gure ordezkariek -Oier, Julen eta Matxalen- Frantziako selekzioaren kontra jokatuko dute bigarren finalerdia.
Ostegunean, abenduak 29, 18:00etan, galtzaileen arteko partida jokatuko da, 3./4. posturako.
Eta ostiralean, abenduak 30, 17:00etan, finala jokatuko da.
Ea gure pilotariak bertan ditugun! Zorte on!!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!