IV. San Migel Xare Irekiaren finalerdiak, larunbat arratsaldean Iruran

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2022ko ira. 20a, 14:54

Horrez gain, II. Gazteak xare irekiaren 3. jardunldia ere jokatuko da, larunbat goizean.

Larunbatean, irailaren 24an, 17:00etan jokatuko dira Irurako Ametsa trinketean IV. San Migel Xare Irekiaren finalerdiak. 

Lehen partida, Larronde - Borteyru I bikoak, Borteyru II- Petrisans bikoaren aurkakoa izango da. Jon Larronde eta Oihan Borteyru dira faboritoak; ligaxkan jokatutako bi partidetan euren  nagusitasuna eta joko bolada onean direla erakutsi baitute. Mati Borteyru eta Denis Petrisans bikoa ondo ari bada ere, Jon eta Oihan baino koska bat beherago daude. Hala ere, aukera txiki bat emango nieke Mati eta Denisi, finalerdietan ezusteko bat baino gehiago eman izan ohi delako. 

Bigarren partida, Lopetegi-Moncada bikoak, Saint Esteben-Driolet bikoaren aurkakoa izango da. Faborito argirik gabeko finalerdia. Bi bikoak oso paretsu ikusten ditut joko aldetik. Joxi eta Sebas, Joxiren gidaritzapean, joko sendoa eginez eta elkarrekin ondo moldatuz ikusi ditut. Nabari zaie Munduko Euskal Pilota txapelketa prestatzen ari direla. Xan Saint Esteben eta Bruno Driolet ere joko ona egiten ari dira; batez ere, Bruno. Hau ere, munduko txapelketa jokatzeko Frantziako selekzioko kide delako, eta bera prestatzen ari denez, sasoian dagoela nabari zaio.

Hortaz, larunbatean, Ametsa trinketean, goi mailako bi partida ikusiko ditugu. Mereziko du bertan izatea.  Horrez gain, larunbat goizean, 11:00etan, II. Gazteak Xare Irekiaren ligaxkako 3. jardunaldia jokatuko da, eta finalerdiak erabakiko dira.  Lehen partidan, Oxan Halsouet eta Oier Iturbe bikoak Matxalen Mendizabal eta Jakes Vila bikoaren  kontra jokatuko du. Eta bigarren partidanJulen Zabalegi eta Joseba Erro bikoak, Ioritz Arrizabalaga eta Markel Mujika bikoaren kontra. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!