Xare Irekien jardunaldi berri bat, Iruran

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2022ko irailaren 16a

Ostiralean, 19:00etan, eta larunbatean, 17:00etan, San Migel Xare Irekien jardunaldi berri bat jokatuko da Irurako Ametsa trinketean. 

Ostiralean, 19:00etan, II. Gazteak Xare Irekiaren bigarren jardinaldia jokatuko da. Lehen partidan, Halsouet-Iturbe bikoak Zabalegi-Erro bikoaren kontra jokatuko du, eta, segidan, Mendizabal-Vila bikoak  Arrizabalaga -Mujikaren kontra. 
 
Larunbatean, 17:00etan, IV. San Migel Xare Irekiko ligaxkaren azken jardunaldi erabakiorra jokatuko da. Lehen partidan,  Driolet-Sistiage, Saint Estebenen ordez,   eta Etxeberri-Castera bikoek finalerdietarako txartela izango dute jokoan. Irabazlea multzoko bigarren postuan sailkatuko da, eta, ondorioz, finalerdia jokatzeko txartela lortuko du; galtzailea, berriz,  txapelketatik kanpo geratuko da. Bigarren partida, Borteyru II-Petrisans bikoak Lopetegi-Moncada bikoaren kontra jokatuko du. Partida erabakiorra ez bada ere, bi bikoak finalerdietarako sailkatuta daudelako, multzoko lehen eta bigarren postuak izango dituzte jokoan. Irabazleak, aurreko partidaren irabazlearen kontra jokatuko luke finalerdia, eta,  galtzaileak,  faborito nagusiak diren Larronde-Borteyru I  bikoaren kontra jokatuko luke finalerdia. Xareko partida interesgarriak ikusteko aukera Ametsa trinketean. Espero zaituztegu!!!
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!