II. Gazteak Xare Irekia hasiko da gaur, Iruran

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2022ko irailaren 13a

Lehen jardunaldia 19:00etan hasiko da Ametsa trinketean; bi neurketa izango dira. Lau bikote arituko dira txapelketan eta urriaren 1ean izango da finala.

Gaur, 19:00etan, II. Gazteak Xare Irekiari emango zaio hasiera Ametsa trinketean. Ametsako (Irura), Urruñarrakeko (Urruña) eta Auñamendiko (Auritz)  pilotariekin osatutako lau bikote arituko dira txapelketan: Zabalegi- Erro, Mendizabal-Vila, Halsouet-Iturbe eta Arrizabalaga-Mujika.

Multzo batean ligaxka jokatuko dute, eta amaieran, finalerdiak jokatuko dituzte, lehen sailkatuak laugarrenaren aurka, eta bigarren sailkatuak hirugarrenaren aurka. Finala, berriz, IV. San Migel Xare Irekiarekin batera, urriaren 1ean, 12:30ean, jokatuko da.

Arestian esan bezala, gaur hasiko da txapelketa eta partida hauek jokatuko dira:  

  • Arrizabalaga-Mujika/Halsouet-Iturbe
  • Zabalegi-Erro/Mendizabal-Vila

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!