IV. San Migel Xare Irekiaren finalerdietarako hiru bikote sailkatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2022ko irailaren 12a

Jon Larronde-Oihan Borteyru, Joxi Lopetegi-Sebas Moncada eta Mati Borteyru-Denis Petrisans bikoteak IV. San Migel Xare Irekiaren finalerdietan dira. Larunbatean erabakiko da laugarrena.

Larronde-Borteyru bikoak 40-22 irabazi zion Etxeberri-Castera bikoari. Goitik behera menpean izan zuten partida Jonek eta Oihanek, hasiera-hasieratik, eta ez zuten hutsik egin larunbateko partidan. Sebas Etxeberri ondo aritu zen tantoa amaitzeko aukera izan zuenean, baina Andoni Castera atzelari gazteak Ametsa trinketean jokatzen zuen bigarren aldia baino ez zuen, eta Jonek eta Oihanek, jokoari beste abiadura bat ematen diote; gainera, beraiei tantoa egitea zaila da. Hori guztia kontuan izanda, Andonik ez zion gehiegi lagundu Sebasi. Ondorioz, Larronde-Borteyru bikoak erraz irabazi zuen partida, eta finalerdietan dira. Etxeberri-Castera bikoak, berriz, Saint Esteben-Driolet bikoaren kontra jokatuko du larunbatean finalerdietarako postua. 

Beste multzoan, Joxi Lopetegik eta Sebas Moncadak finalerdietarako sailkapena lortu dute partidarik jokatu gabe. Harispe-Karrikabururen kontrako partida zuten jokoan, baina Harispek ezin zuela jokatu eta, Karrikaburuk arazoak izan ditu bikotekidea aurkitzeko, eta ekarri duen bikote lagunak, Etxeberrik, ezin zuen berarekin jokatu. Ondorioz, Lopetegi-Moncada bikoa finalerdietarako sailkatu da, eta Harsipe-Karrrikaburu kanporatuta geratu dira, nahiz eta jokatutako  lagunarteko partida 40-32 irabazi Etxeberrik eta Karrikaburuk.

Multzoko lehen eta bigarren postuak, datorren larunbatean, Lopetegi-Moncada eta Borteyru II-Petrisans bikoaren arteko partidan erabakiko dira.  

 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!