Bigarren jardunaldia jokoan!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2022ko irailaren 8a

Larunbatean, 17:00etan, Irurako Ametsa trinketean

IV. San Migel Xare Irekiaren bigarren jardunaldia jokatuko da larunbatean,17:00etan,  Irurako Ametsa trinketean.  
 
Jaialdiko  lehen partida, Hazparneko Noizbait taldearekin jokatzen ari den Joxi Lopetegik,  Sebas Moncadarekin jokatuko du, Mikel Funosasek, Joxiren bikote titularrak,  min hartu duelako. Donibane Garaziko Goizeko Izarra taldeko  Bixente Harispe eta Jerome Karrikabururen kontra jokatuko dute. Hauek,  txapelketan jarraitu nahi badute,  bai ala bai, irabazi beharra daukate, lehen jardunaldiko partida galtzetik datozelako. Joxi eta Sebasentzat estreineko partida da, eta irabazteko  faboritoak dira. 
 
Bigarren partida,  Baionako Aviron Bayonnais taldeko Sebas Etxeberrik eta Andoni Casterak, Noizbait taldeko Jon Larronde eta Oihan Borteyruren kontra jokatuko dute. Hauek dira partida irabazteko faboritoak;  batetik lehen partida irabaztetik datozelako, eta, bestetik,  aurrekoan esan bezala,  Xare Irekia irabazteko faboritoak ere badirelako. Hala ere, kontuz ibili beharko dute, Sebasek eta Andonik osatutako bikoa, gaztea eta indartsua delako,  eta egun ona badute,  kontuz ibil daitezela Jon eta Oihan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!