IV. San Migel Xare Irekia abian da

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2022ko irailaren 5a

Larronde-Borteyru I eta Borteyru II-PetrIsans, IV. San Migel Xare Irekiko lehen irabazleak.

Jon Larrondek eta Oihan Borteyruk 40-35 irabazi zieten Xan Saint Estebeni eta Bruno Drioleti. Aurreikuspenak betez, partida ikusgarria jokatu zuten lau pilotariek. Abiadura handia eman zioten pilotari eta tanto ikusgarriak ikusi ahal izan ziren Ametsa trinketean. Jonek eta Oihanek erakutsi dute eurekin kontatu beharko dela IV. San Migel Xare Ireki honetan. Xan eta Bruno ere ondo aritu ziren, eta hauekin ere kontatu beharko da txapelen jokoan.

Bigarren partidan, Mati Borteyru eta Denis Petrisansek 40-31 irabazi zieten Bixente Harispe eta Jerome Karrikabururi. Hasieran bazirudien Matik eta Denisek erraz eta azkar irabaziko zutela, markagailuan alde handiarekin aurreratu zirelako, 25-10 eta 30-12. Baina Bixente eta Jerome hobeto jokatzen hasi ziren, eta aldea 35-28ra murriztea lortu zuten. Azken zatian, ordea, Matik eta Denisek partida irabaztea lortu zuten, azkenean uste baino gehiago kosta izan bazitzaien ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!