IV. San Migel sari nagusia hasiko da larunbatean, Iruran

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2022ko irailaren 3a

Arratsaldeko 18:00etan jokatuko da lehen partida Ametsa trinketean.

Xare denboraldiari larunbatean emango diogu hasera Irurako Ametsa trinketean, IV. San Migel Xare Irekia/ Irurako Udala Sari Nagusia jokoan jarriz.
Azken urteotan bezala, uda amaitzear denean eta San Migeletako jaiak hurbiltzear direnean, xare denboraldiari hasera emateko aprobetxatzen du Ametsa Pilota
 
Elkarteak, San Migel Xare Irekia antolatuz. Aurtengoa laugarrena izango da, eta munduko xare jokalaririk onenak jokatzen ikusteko aukera izango da Irurako Ametsa trinketean, larunbatean hasi eta urriaren 1a arte.
 
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaialdia. Lehen partida, Noizbait taldeko Larronde-Borteyru I bikoak, Angeluko Hardoytarrak taldeko Saint Esteben-Driolet bikoaren kontra jokatuko du. Txapelketari hasera emateko antola zitekeen partidarik onenetakoa da. Bi bikoak IV. San Migel Xare Irekia irabazteko faboritoen artean daude, eta horrez gain, bi atzelariak, Oihan Borteyru eta Bruno Driolet, urrian, Iparraldean (Hazparne) jokatuko den Munduko Xare Txapelketarako hautatuak daude. Ikusmin handia sortu du partida honek zaleen artean.Segidan, Noizbaiteko bigarren taldeak, Borteyru II-Petrisans bikoak Goizeko Izarra taldeko Harispe- Karrikaburu bikoaren kontra jokatuko du. Hortaz, xare partida ikusgarriak ikusteko aukera izan daiteke larunbatean Ametsa trinketera etorrita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!