II. Ametsa Xare Irekiaren finalak, Ametsa trinketean

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2022ko ekainaren 2a

Ostiralean izango dira eta 17:30ean hasiko dira neurketak.

Ekainaren 3an, ostirala, jokatuko dira Ametsa trinketean II. Ametsa Xare Irekiaren finalak, 17:30ean hasita. Koskortuen mailan, Itoitz Larrarte-Naroa Mujika eta Xabat Zabalegi-Ander Mujika izango dira aurrez aurre  finalean. Partida lehiatua aurreikusten da; aurrelariek, Itoitzek eta Xabatek, antzeko jokoa daukate, eta Mujikarren arteko jokoak erabakiko du finala. 
 
Gaztetxoen mailan,  Oier Yarza-Oier Garmendia, eta Ekhi Gibelalde-Adur Murua iritsi dira finalera. Oiertarrak hutsik gabeko txapelketa daramate orain arte, eta faborito dira, baina Ekhi eta Adur pilotariak dira oso, eta finalerdietan bezalako jokoa erakusten badute, kontuz ibil daitezela faborito diren Oiertarrak. 
 
Emakumezkoen mailan, Alaine Larrarte-Naroa Mujika, eta Kamile Mendizabal-Uxue Iturbe sailkatu dira finalerako. Aurrelariak, biak, Kamile eta Alaine, oso gazteak dira, eta euren zeregina pilotarik ez galtzea izango da; partidaren zama bi atzelariek, Naroak eta Uxuek, eraman behar dute, eta euren arteko jokoak erabakiko du partida. 
 
Gazteen mailan, finalistetako bat Maiza-Iturbe bikoa da; partidarik ez du galdu, eta bikote oso sendoa dela erakutsi du. Bigarren finalista, ostegunean jokatuko den Zabalegi-Heras eta Mendizabal I- Lopetegi II partidako irabazlea izango da. Irabazten duenak irabazten duela, lan zailak izango ditu Oiertarrei finalean irabazteko. 
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!