Maiza-Lopetegi, Gipuzkoako xareko txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2022ko martxoaren 19a

Ikusgarria izan zen finalean, 40-32 irabazi zieten Iturbetarrei.

Oier Maiza eta Joxi Lopetegi izan dira Gipuzkoako Nagusiak mailako xareko txapeldunak, Iñax eta Oier Iturbe, aita-semeari finala (40-32) irabazita. Partidaren hasera ikusgarria izan zen, eta lehen hogei tantuetan berdintasuna izan zen nagusi. Lau pilotariek,  tantu ikusgarriak eskaini zizkiguten, batez ere,
 
Oier Iturbek, oso erasokor eta eraginkor jokatuz. Hirugarren hamarkada ere oso ona izan zen, baina Oierrek eta Joxik aurrea hartzea lortu zuten, eta baita alde txikiak ere, baina Iñaxek eta Oierrek ez zuten etsi,   eta bi tantu atzetik (30-28) iritsi ziren azken hamarkada jokatzera.
 
Partida ez zegoen erabakita, ezta gutxiagorik ere, eta  edozeinek irabaz zezakeen, mukuru  beteta zeuden armailetako ikusleen  gozamenerako.
 
Azken hamarkadan, Oier Maiza eta Joxi Lopetegi oso fin eta seguru aritu ziren, eta ez zieten aukerarik eman, amaieran zertxobait behera egin zuten iturbetarrei. 
 
Gorka Murua, Alkatea, Leti Aristi, Kirol eta Kultur zinegotzia, Behar Zana, Ametsa Pilota Elkartea eta  Gipuzkoako Federazioko ordezkariek emandako sariekin eman zitzaion amaiera finalari. 
Eskerrik asko Irurarrei emandako erantzunagatik!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!