Gipuzkoako xareko finalak larunbatean, Iruran

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2022ko otsailaren 3a

Gipuzkoako xareko finalak larunbatean,  Iruran.
Gipuzkoako xareko finalak larunbatean,  Iruran.
Gipuzkoako xareko finalak larunbatean,  Iruran.
Gipuzkoako xareko finalak larunbatean,  Iruran.

Errendimendu eta jubenil mailako xareko Gipuzkoako txapelak jokoan, larunbatean, 16:00etan,  Ametsa trinketean.

Errendimenduko finala, Maiza-Aristi bikoak, Galartza-Heras bikoaren kontra jokatuko du. Faborito garbirik ez duen finalaren aurrean gaude; euren artean jokatutako ligaxkako partidetan, bikote bakoitzak partida bat irabazita heldu direlako finalera. 

Lau pilotariak oso maila onean iritsi dira txapelketaren azken zati honetara, eta final lehiatu eta ikusgarri bat ikusteko aukera izan dezakegu larunbatean trinketera hurbiltzen garenok. 

Zabalegi-Iturbe, Lopetegi (Mendizabalen ordezkoa)- Mujika izango da jubeniletako finala. Covid-19ak eta lesioek baldintzatutako txapelketa izan da, eta bi itzulitara jokatu behar zena, itzuli batera jokatu behar izan da. Julen Zabalegi eta Oier Iturbe dira faborito, jokatu dituzten bi partidak erraz irabazi dituztelako, baina ez daitezela gehiegi fida, Xuban  Lopetegi (Mendizabalen ordezkoa) gaztea izan arren, lehiakorra eta pilotaria delako oso, eta Markel Mujikak egun ona badu, ezustekoa eman dezaketelako. 

Hitzordua,  beraz, larunbatean, otsailak 5, 16:00etan, Irurako Ametsa trinketean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!