Maiza-Lopetegi irabazle Arrangoitzen.

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021ko abe. 20a, 16:07

Gaztetxoak mailako  xareko finalean,  Yarza-Herasi 40-18 irabazi zieten. 

Maiza-Lopetegi bikoak  40-18 irabazi zien Yarza-Heras bikoari, Iparraldeko Ligako  Gaztetxoak mailako finala, Arrangoitzen.

Ibai Larrañagak jokatu behar zuen Herasekin finala, baina  ez zuen jokatzerik izan,   Covid-19 birusa harrapatu zuelako. Bere ordez,  Oier Yarza gaztetxoak jokatu zuen. 

Oier Maiza- Xuban Lopetegi ziren faborito, eta ez zuten hutsik egin, txapelketa osoan egin ez duten bezalaxe. Sendotasun eta eraginkortasun handia  erakutsi dute txapelketa osoa zehar, eta  gaur ere halaxe izan da.  Aimar Herasek, Oier Yarzaren laguntzarekin,  haserako tantuetan eustea lortu badu ere, berehala aldeak egiten hasi dira Oier eta Xuban,  eta   amaieran garaipen erosoa lortu dute. 

Joxi Lopetegi eta  Mikel Uzkudunek, hurrenez hurren,  eman zizkieten garaikurrak txapeldunei eta txapeldun-ordeei. Eta Ametsa Pilota Elkarteak, Klub irabazleari dagokion kopa jaso zuen Jean Louis Perugorria Urruñako ordezkariaren eskutik. 

Arratsaldeko lehen orduan izan zen hori, baina goizean izan zuten  beste hitzordu bat  irurako xarelari gaztexeagoak,  Arrangoitzen bertan.  Topaketak zituzten, eta   hiru pilotarirekin (Gibelalde, Calonge eta Garmendia) joan ziren Ametsakoak bertara, hango pilotariren batekin bi bikote osatzeko aukera izango zutelakoan,  baina beste  pilotaririk ez zegoenez,  emandako  hiru pilotarirekin bi  bikote osatu behar izan genituen; Garmendia-Calonge batetik,  eta Gibelalde- Garmendia bestetik. 

Bi multzotan banatu zituzten pilotariak, eta Ametsako bi bikoteak lehen multzoan jarri zituzten. Gibelalde-Garmendia izan ziren irabazle jokatutako partidak irabaziz, eta Garmendia- Calonge bigarren postuan, Urruñarrak taldeko  bikoarekin berdinduta. 

Hauek ere garaikurrak jaso zituzten Ramuntxo Borteyru, Iparraldeko Ligako Xareko arduradunaren eskutik. 

Amaitu da 20-21 Neguko Iparraldeko xareko txapelketa, eta Ametsa Pilota Elkarteak zorionik beroenak eman nahi dizkizue parte hartu duzuen Ametsako  pilotari guztiei, erakutsitako  maila bikaina  izan delako. Hori da bidea, lanean jarraitzea, eta emaitza gehiago  etorriko dira. Zorionak,  halaber,   astea joan astea etorri, mutilekin izan  zareten guztioi ere. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!