Oier Maiza-Xuban Lopetegi vs Ibai Larrañaga-Aimar Heras bikoen arteko xareko finala, Iparraldeko Ligan.

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021eko abenduaren 16a

Ametsako bikoen arteko derbia izango da 20-21 Neguko Iparraldeko Gaztetxoen mailako xare Txapelketako finala. 

Larunbatean, abenduak 18, 14:00etan, jokatuko da Arrangoitzen,  Maiza-Lopetegi  eta  Larrañaga-Heras bikoen arteko finala.  Maiza-Lopetegi dira faborito;  hutsik gabeko Txapelketa eginez, partidarik galdu gabe, iritsi dira finalera. Orain, finala irabaziz, egindakoari amaiera bikaina ematea baino ez zaie falta. Hala ere, Larrañaga-Heras bikoa saiatuko da hori gerta ez dadin;  gorantz egin du azken partidetan biko honek, batez ere,  Heras atzelariak erakutsi duen sendotasunagatik, eta Larrrañaga aurrelari gazteak erakutsi duen ausardiagatik. Maiza-Lopetegi bikoaren erasoei eustea lortzen badute, gaztetxo irurarren arteko final ikusgarria ikusteko parada izan dezakegu.

Gerta ala gerta, Irurak, Ametsak eta irurarrek irabazi dugu!
Lana egina dago; orain, onenak irabaz dezala!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!