Finalerdi gazi-gozoak irurako xarelarientzat, Arrangoitzen

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021ko abe. 13a, 14:36

Gaztetxoen mailan irurarren arteko finala jokatuko bada ere, Gazteak mailan, ez dugu ordezkarik izango finalean. 

Gaztetxoen mailako lehen partida Ametsa 3(Larrañaga-Heras) bikoak 40-29 irabazi zion Ametsa 2(Murua-Aristi) bikoari. Partida lehiatua  izan zen azken hamarkada arte, baina bukaera hobea eman zioten Ibai eta Aimarrek, eta finala jokatzeko txartela eskuratu zuten Arrangoitzeko trinkete ederrean. 

Bigarren partidan, Ametsa 1(Maiza-Lopetegi) bikoak 40-21, nahiko erraz hartu zuen menpean Urruñarrak 2(Gortari-Miura) bikoa.  Hasera parekatua izan zuen partidak, baina irurarrak kantxara  jarri bezain pronto,  ez zuten arazorik izan partida irabazteko. Hortaz, datorren larunbatean, abenduak 18,  Maiza-Lopetegi eta Larrañaga-Heras  Ametsako  bikoen arteko derbia   izango dugu finalean. 

Gazteak mailan gauzak ez zitzaizkien   hain ondo joan gure ordezkariei, eta jokatutako bi finalerdiak  galdu egin zituzten. 

Ametsa 2(Mendizabal-Heras) bikoak 40-29 galdu zuen faborito  ziren Urruñarrak 1(Halsouet-Vila) bikoaren kontra. Aimar Heras gazteak, bere mailako  finalerdia jokatu eta  irabazi eta gero, Gorka Huitziren  ordez jokatu  zuen, hau min hartuta zegoelako.    Partida ona jokatu zuten Matxalen eta Aimarrek,   eta horren ondorioz lan zailak jarri zizkieten faborito ziren urruñarrei.  Azkenean,   hauen   joko ona gailendu zen eta  finalerako txartela lortu zuten. 

Zabalegi-Mujika ziren faborito  Hardoytarrak 1 ( Ondarts-Barneix)  bikoaren kontrako   bigarren finalerdia  irabazteko, baina usteak erdia ustel.  Hasera kaskarra eman zioten partidari irurarrek,  eta partida osoa hasera txar horri  buelta eman ezinik ibili ziren. Hala ere, azken unean,   partida guztian  lehen aldiz,  39-38 aurretik jartzea  lortu zuten,  eta  aukera ederra izan zuten irabazteko, baina azken bi kintzeak Angeluko Hardoytarrenak izan ziren, eta finalerako txartela eskuratu zuten 39-40 partida irabazita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!