20-21 Naguko Iparraldeko Ligako finalerdiak, igandean, Arangoitzen

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021eko abenduaren 9a

Ametsa Pilota Elkarteak, bi mailatan -Gaztetxoak eta Gazteak-  izan du ordezkaritza aipatu txapelketan,  3na bikoterekin. 

Emaitza  bikainak lortu ditugu bi  mailan, hiru bikoteak,  Ametsa 1(Maiza-Lopetegi),   Ametsa 2(Murua-Aristi)  eta Ametsa 3 ( Larrañaga-Heras) finalerdietarako sailkatu dira.  Gazteak mailan, berriz, Ametsa 1(Zabalegi-Mujika) eta Ametsa 2( Mendizabak-Huitzi)  sailkatu dira. Ametsa 3(Isasa- Iturbe) bikoa 4. posturako berdinduta geratu da Matxalen eta Gorkarekin, baina  elkarren arteko partida  Matxalen eta Gorkak irabazi zutenez, hauek sailkatu dira    finalerdietarako;  Iker eta Oier, ondorioz,  5garren geratu dira.  Finalerdiak, abenduaren 12an, igandea, jokatuko dira  Arangoitzen; Gaztetxoetan,  10:00etan,  Ametsa 1 bikoak (Maiza-Lopetegi) Urruñarrak 2(Gortari-Miura)  bikoaren  kontra jokatuko du.  11:00etan, Ametsa 2(Murua-Aristi) bikoak,  Ametsa 3 (Larrañaga-Heras)  bikoaren kontra jokatuko  du. 
 
Bikote bat, bederen, finalean izango da. Biak izatea espero dugu. 
Gazteak mailan, berriz, 12:00etan,  Urruñarrak 1(Halsouet-Vila) bikoak, Ametsa 2 (Mendizabal-Huitzi) bikoaren kontra jokatuko du. Eta, 13:00ean,  Ametsa 1 (Zabalegi-Mujika) bikoak,    Hardoytarrak 1 ( Ondarts-Barneix) bikoaren  kontra jokatuko du. 
 
Bete-beteko igande goiza izango dugu abenduaren 12an, irurarrek, Arangoitzen. 
Ea berri onak emateko parada  dugun hurrengo berrian. 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!