Asteburu gazi-gozoa Ametsako pilotarientzat.

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021eko azaroaren 9a

Asteburu gazi-gozoa  Ametsako pilotarientzat.
Asteburu gazi-gozoa  Ametsako pilotarientzat.
Asteburu gazi-gozoa  Ametsako pilotarientzat.

Zabalegi-Mujika eta Mendizabal-Huitzi irabazle izan ziren; Isasa-Iturbe, aldiz, galtzaile. 

Zabalegi- Mujika bikoak ez zuen hutsik egin,  eta 40-28 irabazi zion  REMO Bayonnais taldeko  Bacardatz-Casaing bikoari. Faboritoak ziren  Ametsakoak, baina hasera estua izan zuen partidak;  erdira arte lapurtarrek estu hartu zituzten irurarrak.   Hemendik  aurrera huts gutxiago eta  joko sendoagoa egiten hasi ziren Ametsakoak, eta poliki-poliki markagaikuan aldea egiten hasi ziren,  40-28  azken emaitza lortu arte. 
 
Bigarren partidan,  Isasa-Iturbe bikoak 40-36 galdu zuen Angeluko Hardoytarrak taldeko Ondarts-Barneix bikoaren kontra. Hasera ona eman zioten irurarrek partidari,  baina  poliki-poliki   beherantz egiten hasi ziren,  eta angeluarrak gorantz.  Horrela,  partidaren azken hamarkadara parean iritsi ziren. Edozer gerta zitekeen, baina  angeluarrek  zuzen, hutsik egin gabe jokatuz,  eta zorte apur batekin, heuren aldera eraman zuten partida. Pena handia zuten Ikerrek eta Oierrek,  irabazi beharreko partida  zelako. 
 
Igandean, Hazparnen jokatutako partidan Mendizabal-Huitzi bikoak 40-38 irabazi zien  Noizbait taldeko Bonetbelche-Francesena bikoari. Irurarrak ziren faborito, baina etxean jokatzeak beti ematen du abantail txiki bat, eta hori baliatu zuten hazpandarrek irurarrak estu hartzeko. Ez ziren ondo moldatu trinketera,  eta estu eta larri ibili ziren irurarrak,  heuren jokoa egin ezinik partida osoan zehar, eta ohi baino huts gehiago eginez. Hala ere, partida irabaztea lortu zuten, eta horrekin geratu ziren Ametsakoak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!