Iparraldeko Ligako jardunaldi berria Ametsako pilotarientzat

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021eko azaroaren 4a

Asteburu honetan Iruran eta Hazparnen arituko dira irurarrak.

Larunbatean, azaroak 6,  Irurako Ametsa trinketean Iparraldeko Ligako Gazteak mailako bi partida jokatuko dira. 
Lehena,  Ametsako Zabalegi- Mujika bikoak, REMO Bayonnais taldeko  Bacardatz-Casaing bikoaren   kontra jokatuko du.  Faboritoak dira Ametsakoak, orain arte jokatutako partida guztiak irabazi dituztelako. 
 
Bigarren partida, berriz, 17:00etan, Isasa-Iturbe bikoak, Angeluko Hardoytarrak taldeko Ondarts-Barneix bikoaren  kontra jokatuko du. Partida honetan ez dago faborito garbirik, baina Ametsakoak etxean jokatzen dutela baliatu beharko lukete partida irabazteko. 
 
Igandean, berriz, Mendizabal-Huitzi bikoak, Hazparnen, 11:00etan,   Noizbait taldeko Bonetbelche-Francesena bikoaren kontra  jokatuko du. Irurarrak dira faborito, baina kontuz ibili beharko dute, Hazpandarrek etxean jokatzen dute, eta ezustekoren bat eman dezakete. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!