Goizean-goiz, 10:00etan, Hazparnen genuen hitzordua kimuekin. Hiru bikoterekin joan ginen: Ametsa 1(Oier Yarza-Ibai Larrañaga), Ametsa 2(Unai Gibelalde-Ander Calonge) eta Ametsa 3(Ekhi Gibelalde-Oier Garmendia). Noizbait, Urruñarrak, Goizeko Izarra, Hardoytarrak, REMO Bayonnais taldeetako beste 9 bikoterekin goiz eta arratsaldeko topaketa interesgarria antolatu zuten Iparraldeko Pilota Batzordekoek.
6 bikoteko 2 multzotan banatu zituzten ekipoak; A Multzoa, Aiherrako trinketean aritu zen, eta Ametsa 1 eta Ametsa 3 aritu ziren bertan, beste 4 bikoterekin batera. Eta goizeko saioaren amaieran, Ametsa 1, lehena, partidarik galdu gabe, eta Ametsa 3 bigarren geratu ziren, Ametsa 1en kontrako partida bakarrik galduta. B multzoa, berriz, Hazparnen aritu zen, eta hemen Ametsa 2 aritu zen, beste 5 bikoterekin. Hauek ere goizeko saio bikaina egin zuten, eta partida bakarra galdu bazuten ere, 3garren geratu ziren B multzoan.
Ondorioz, arratsaldeko saiorako, lehen taldea, A eta B multzoetako lehen bi sailkatuek osatu zuten, eta heuren artean finalerdia eta finala jokatu zuten. Ametsa 1 eta Ametsa 2 iritsi ziren finalera heuren finalerdiak irabazita. Finala, berriz, Ametsa 1( Oier-Ibai) bikoak 10-6 irabazi zion Ametsa 3(Ekhi-Oier) bikoari.
Bigarren taldea, A eta B multzoetako 3. eta 4. sailkatuek osatu zuten. Eta Ametsa 2(Unai-Ander) izan zen talde honetako irabazlea, sailkapen orokorrean, 5garren sailkatuz.
Atzoko topaketa egunari buruzko balorazio ezin hobea eman genion bertara hurbildu ginen guztiok. Iparraldeko pilotariekin, heuren gurasoekin eta antolakuntzako arduradunekin egun ederra igarotzeko aukera izan genuen, eta honi kirol mailan lortutako emaitza eransten badiogu, egun borobila izan zela atzokoa esatea besterik ez zaigu geratzen.
Eguneko bigarren hitzordua, Urruñan, Gaztetxoak mailako Ametsa 1(Oier Maiza-Xuban Lopetegi) eta Ametsa 2(Adur Murua-Aitor Aristi) bikoteek izan zuten. Ametsa 1ek 40-24 irabazi zion Urruñarrak 1 taldeari. Eta Ametsa 2k, ozta-ozta izan bazen ere, 40-39 irabazi zion Urruñarrak 2 taldeari.
Eta eguneko azken hitzordua, Gazteak mailakom Ametsa 3(Iker Isasa-Oier Iturbe) bikoak izan zuen; Hazparnen hau ere, 17:00etan. Eta hemen ere, Ametsako, Ikerrek eta Oierrek, 40-30 irabazi zieten Noizbait 2 taldeko pilotariei.
Zorionak denei, merezi duzue eta!!!