Iparraldeko Ligako xareko partidak Iruran eta Oréguen.

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021eko urriaren 17a

Iparraldeko Ligako xareko  partidak Iruran eta Oréguen.
Iparraldeko Ligako xareko  partidak Iruran eta Oréguen.
Iparraldeko Ligako xareko  partidak Iruran eta Oréguen.
Iparraldeko Ligako xareko  partidak Iruran eta Oréguen.

Ametsako pilotariek Gaztetxo eta Gazteak mailako partidak jokatu dituzte asteburuan

Ostiralean, Iparraldeko Ligako Gaztetxoak mailako lehen  jardunaldia jokatu zen Irurako Ametsa trinketean. Lehen partida, Ametsa 1 (Maiza-Lopetegi) bikoa  eta Ametsa 2(Murua-Aristi) bikoaren artekoa izan zen. 

Oier Maiza eta Xuban Lopetegi bikoa nagusi izan zen hasieratik,  eta  30-11,  erraz,   irabazi zuten.  Adur Murua eta Aitor Aristi saiatu ziren, baina ezin izan zuten gauza handiegirik egin,  Oier eta Xubanen joku  sendoaren kontra.

Bigarren partidan ere Oier Maizak eta Xuban Lopetegik jokatu zuten. Oraingoan,   Ibai Larrañaga eta Aimar Herasen kontra. Partida hau ere nahiko erraz,  30-16  irabazi zuten. Hala ere,  Ibaik eta Aimarrek ez zizkieten gauzak erraz jarri, ondo jokatu  zuten, eta emaitzak erakusten duena baino lan gehiago  egin behar izan zuten.  Ibai Larrañagak  (11 urte) bere estraineko partida zuen maila honetan, eta  xarez  jokatzeko dohaiak badituela erakutsi zuen.

Arratsaldeko hirugarren partida,  Gazteak mailako bigarren jardunaldiko, Iker Isasa-Oier Iturbe irurar bikoa  eta  Irurako Gazteak mailako 1.  Xare Irekia  irabazi zuten Oxan Halsouet eta Jakes Vila bikoaren artekoa izan zen;  hauek, pronostikoak betez,  40-23 irabazi zuten.  Oxanek eta Jakesek  erakutsi zuten berriro ere, maila handiko bikoa osatzen dutela,  eta hauei irabazi nahi dietenek asko eta ondo jokatu  beharko dutela. Iker eta Oier oso gaizki, urduri, hasi ziren, eta Urruñarrek berehala hartu zuten aldea. Partida galduta ikusi zutenean, lasaitu  ziren apur bat irurarrak, eta pilota aldaketarekin, eta trinketera hurbildu zen zale gazteen animo eta bultzadarekin,  markagailua apur bat  itxuratzea lortu zuten. 

Igandean, Ametsa 2ko Mendizabal-Huitzi bikoak 40-24 irabazi zien Donapaleuko Amikuze Elkarteko  Arhie-Tartas bikoari, Nafarroa Behereako Orégue herrian. 

Partidak hasera parekatua izan bazuen ere, berehala irurar  bikoak 10 tantutako  aldea lortu zuen,  eta partida osoan alde horri eutsi,  eta amaieran  handitzea ere lortu zuten. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!