San Migel eta Gazteak Xare Irekien finalak, larunbatean, Iruran

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021eko irailaren 28a

San Migel eta Gazteak Xare Irekien finalak, larunbatean,  Iruran.
San Migel eta Gazteak Xare Irekien finalak, larunbatean,  Iruran.
San Migel eta Gazteak Xare Irekien finalak, larunbatean,  Iruran.
San Migel eta Gazteak Xare Irekien finalak, larunbatean,  Iruran.

Gazteak Irekian Halsouet-Vila/ Zabalegi-Mujika izango dira finalistak, eta  San Migel Irekian Larronde-Etxebest/ Borteyru anaiak.

Larunbatean, urriak 2, Xare Irekien finalak jokatuko dira Irurako Ametsa trinketean. Lehen finala, 17:00etan, I. Gazteak Xare Irekikoa izango da.  Urruñako Halsouet-Vila bikoak, Zabalegi-Mujika irurar bikoaren kontra jokatuko du. Urruñarrak dira faborito,  txapelketa osoan erakutsi duten nagusitasuna nabarmena izan delako. Hala ere, ibil daitezela kontuz Urruñarrak,   Ametsako bikoa moralez gainezka eta jokoz  ondo dagoelako, eta dakitena jokatu eta estrategiarekin asmatzen badute, aukeraren bat izan dezakete txapela irabazteko. Gainera, herritarren animo faltarik ere ez dute izango, etxean jokatzen dute eta. Aurkariak  izan ezik, dena alde dute  irurar gazteek.

Final nagusian,  III  San Migel Xare Irekian, Larronde-Etxebest bikoak Borteyru anaien kontra jokatuko du. Faborito argirik ez dago, bikote biek, jokoari dagokionez,  txapelketa nahiko parekatua egin dutelako. Hala ere,  pilotari guztiek euren maila ematen badute, ikusgarria izango da partida, lau pilotariek daukaten maila izugarria baita. Hortaz, ikuskizuna bermatuta dauka larunbatean Irurako Ametsa trinketera xareko jaialdi bikain hau ikustera hurbiltzen denak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!