Xare Irekien finalerdiak aste honetan Ametsa trinketean

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021eko irailaren 23a

Xare Irekien finalerdiak   aste honetan Ametsa trinketean
Xare Irekien finalerdiak   aste honetan Ametsa trinketean
Xare Irekien finalerdiak   aste honetan Ametsa trinketean
Xare Irekien finalerdiak   aste honetan Ametsa trinketean

Ostegunean eta ostiralean,  III. San Migel Xare Irekikoak,  eta,  igandean, I. Gazteak Xare Irekikoak.

Ostegunean, irailak 23,  20:00etan, III. San Migel Xare Irekiaren lehen finalerdia, Larronde-Etxebest/ De Paredes-Funosas  izango da.  Faborito argirik gabe jokatuko da. Bi bikoek ez dute nagusitasun berezirik erakutsi ligaxkan. Hortaz, finalerdi lehiatua eta parekatua  aurreikusten da. 

Ostiralean, irailak 24, 18:30ean, bigarren finalerdia jokatuko da. Borteyru anaiek,  Lopetegi-Petrisans bikoaren  kontra jokatuko dute. Lopetegi-Petrisans dira faborito, batez ere, Joxi Lopetegi herritarrak etxean  jokatzen duelako. Hala ere, Borteyru anaiak  lehiakorrak  dira oso, eta kontuz ibili beharko dute Irurarrak eta hazpandarrak.
I. Gazteak  Xare Irekiko finalerdiak, igandean, irailak 26, 11:00etan hasita jokatuko dira. 

 Lehen partidan, herritarren artekoa izango da. Maiza- Iturbe bikoak Zabalegi-Mujika bikoaren kontra jokatuko dute. . Hauek  dira faborito, baina Maiza-Iturbe ondo jokatzen ari dira, eta serio hartu beharko dute partida Zabalegi-Mujikak ezustekorik nahi ez badute. 

 Bigarren partidan, Urruñako Halsouet-Vila bikoa eta  Mendizabal-Heras bikoaren artekoa izango da. Urruñarrak dira faborito.  Nagusitasun handia erakutsi dute  ligaxkan, eta   zail daukate Mendizabal-Heras irurarrek.    Ondo baino hobeto egin beharko dute guztia,  urruñarren kontra  aukerarik izan nahi badute. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!