Xare Irekien ligaxkako azken jardunaldiak asteburuan, Iruran.

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021eko irailaren 16a

Ostiralean, gazteak, eta larunbatean, nagusiak arituko dira Irurako Ametsa trinketean.

Ostiralean, 19:00etan, I.  Gaxteak Xare Irekian,  Lopetegi II-Isasa bikoa Halsouet- Vila bikoaren kontra arituko da. Zail daukate irurarrek, lehen partida erraz galtzetik datozelako. Urruñarrak, aldiz, heuren partida erraz irabaztetik datoz. Bigarrenean, Francesena- Bonetbelche hazpandarrak ere erraz galdetzik datoz, eta  Maiza- Iturberen kontra jokatuko dute. Hauek heuren partida nahiko erraz irabazi zuten. 

Larunbatean, 17:00etan, III. San Migel Xare Irekiaren txanda izango da. Lehen partidan, finalerdietarako sailkapena  dago jokoan.  De Paredes-Funosas  irabaztera behartuta daude finalerdietarako sailkatu nahi badute,  eta, gainera,  35 tantu baino gutxiagoan utzi behar dituzte Apeztegia-Moncada. Hauek irabaziz gero, lehenak sailkatuko dira, eta galduz gero, 36 tantu egin beharko dituzte sailkatzeko.

Bigarren partidan, berriz, Larronde-Etxebest eta Lopetegi I- Petrisans bikoek heuren multzoko lehen eta bigarren postuak dituzte jokoan. Irabazlea, lehen postuan geratuko da, eta galtzailea,  bigarrenean. 

Aukera ederra Ametsa trinketean xareko partida ikusgarriak ikusi eta arratsalde polit bat pasatzeko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!