Xare txapelketak abian Iruran

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021eko irailaren 2a

I. Gazteak Xare Irekia,  ostegunean, eta III. San Migel Xare Irekia,  ostiralean,  hasiko dira
 

Ostegunean, irailak 2, 18:00etan,  hasiko da Irurako Ametsa trinketean,  I. Gazteak Xare Irekia. Lehen jardunaldian, bi partida jokatuko dira; lehenean,  Zabalegi- Mujika bikoak Montero-Isasa  bikoaren kontra jokatuko du. Eta bigarrenean, Mendizabal-Heras bikoak,  Maiza-Iturbe bikoaren kontra. 
 
Ostiralean, irailak 3,  III. San Migel Xare Irekia/ Irurako Udala Sari Nagusia hasiko da.  Urtero bezala, Munduko xarelari onenek parte hartuko dute;  Iparraldeko hamar xarelari eta iruratar bi- Lopetegi eta Apeztegia-  sei bikote osatuz. Sei bikoteak,   bi multzotan banatuta,   irailaren 3an, 12an  eta 18an  ligaxkako partidak jokatuko dituzte, eta  multzo bakoitzeko bi lehenak sailkatuko dira finalerdietarako. Hauek,  irailaren 24an jokatuko dira.  Eta finala,  urriaren 2an,  jokatuko dute irabazleek.
 
Lehen jardunaldian, ostiralean, irailak 3,  18:30ean, partida hauek jokatuko dira: 
lehena, Lopetegi-Petrisans bikoak Etxeberri-Karrikaburu bikoaren kontra jokatuko du, eta bigarrenean,  De Paredes-Funosas bikoak Borteyru II- Borteyru I. anaien kontra.
 
Indarrean dauden COVID-19 osasun neurriak bete beharko dira partidak ikusi  nahi dituenak. Errespeta eta bete ditzagun neurriak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!