Faborito argirik gabe jokatuko dira finalerdiak

Larunbatean, 10:00etan hasita,  Ametsa trinketean

I. Irurako Xare Irekien eta Xareko Gipuzkoako Txapelketen finalerdi irekiak jokatuko dira larunbatean, 10:00etan, Irurako Ametsa trinketean.

Gaztetxoekin emango zaio hasera jardunaldiari, eta Murua I-Calonge bikoak Gibelalde-Etxeberria bikoaren kontra jokatuko du. Ligaxkako lehen partida jokatu zuten elkarren kontra, eta lehenek nahiko erraz irabazi zuten, baina bigarrenek gora egin dute azken partidetan, eta norgehiagoka lehiatua aurreikusten da, faborito argirik gabe.

Gazteak mailakoen txanda izango da segidan, , eta Maiza-Heras bikoak  Mendiluze-Lopetegi bikoaren kontra jokatuko du. Ligaxkako azken partidan,  Maizak eta Heras izan ziren garaile, baina  hau ere partida lehiatua izatea aurreikusten da.

Emakumezkoak mailakoa izango da hirugarren partida, eta hemen ere ez dago faborito argirik. Hiru bikotek parte hartu dute Irekian, eta partida bana irabazita, aberageak erabaki du finalera nor,  eta finalerdia nortzuek jokatu.  Eta hau,  Goenaga-Fernandez eta Galartza I- Isasa bikoen artekoa izango da. 

Jubenilak mailako  Xareko Gipuzkoako Txapelketakoa izango da jardunaldiko azken finalerdia. Bertan,   Zabalegi-Iturbek  Montero-Huitziren kontra jokatuko dute. Hemen ere faborito nor den esatea ez da erraza. Zabalegi-Iturbek ligaxka hobea osatu dute, baina finalerdiak dira, eta pilotarien egunaren arabera, emaitza oso desberdina izan daiteke;  Montero-Huitzi bikoa oso  arriskutsua da partida bakarrera. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!