Ligaxkako jardunaldi erabakiorra Ametsa trinketean

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021eko apirilaren 27a

Ligaxkako jardunaldi erabakiorra Ametsa trinketean
Ligaxkako jardunaldi erabakiorra Ametsa trinketean
Ligaxkako jardunaldi erabakiorra Ametsa trinketean
Ligaxkako jardunaldi erabakiorra Ametsa trinketean

Finalerdiak eta finalista gehienak erabakiko dira aste honetan

Asteazkenean, apirilak 28, Jubenilak mailako atzeratutako Yeregi-Mujika eta Mendizabal- Isasa partida jokatuko da. Hauek irabazten badute,  finalerdietarako txartela, behinik behin, eskuratuko dute. Galtzen badute, berriz, azken jardunaldian erabakiko da dena.
Ostegunean, apirilak 29, 19:00etan, Gazteak mailako, Mendiluze-Lopetegik , Maiza-Herasen kontra jokatuko dute. Maila honetan dena erabakita dago. Galartza II-Aristi izango da finala jokatuko duen biko bat,  eta ostegunean jokatuko duten pilotariek, berriro elkarren aurka jokatu beharko dure finalerdia. Finalerdirako aproba partida  izango da ostegunekoa. 
Ostiralean, apirilak 30, 17:15ean, Emakumezkoekin  hasiko gara. Hau ere jardunaldi erabakiorra izango da, hemen ere oraindik ez baitago ezer erabakita. Goenaga-Fernandezek,   Mujika-Gorritiren kontra jokatuko dute. Hauek  irabazten badute, finalerako txartela lortuko dute zuzenean; galtzen badute, berriz, hiru bikoteak garaipen banarekin berdinduta geratuko dira. Hortaz, tanteoari begiratu beharko zaio.  Edozer gerta daiteke, faborito garbirik ez dagoelako.
Segidan, 18:15ean, Jubenilak mailako azken jardunaldia izango dugu jokoan. Hemen ere dena jokoan izango da, eta emaitzen arabera erabakiko dira sailkapeneko lehen lau postuak. Lehen partidan, Yeregi-Mujikak,  Zabalegi- Iturberen kontra jokatuko dute. Eta bigarrenean, Mendizabal-Isasak,  Montero- Huitziren kontra.
Eta eguna eta astea amaitzeko, 20:15ean,  Nagusiak mailako Lopetegi-Moncada,  Santano-Apeztegia II.ren kontra jokatuko da. Hauek lehen partida galtzetik datoz,  eta ez ditudi  Lopetegi-Moncadari irabazteko gai izango direnik, baina pilota borobila da, eta partidak jokatu egin behar dira.    Esandakoa, maila honetan ere, dena erabakitzeke. Hortaz, xareko pilota partida  interesgarriak ikusgai izango ditugu asteon  Irurako Ametsa Trinketean. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!