GALARTZA II-ARISTI FINALERAKO SAILKATUTA

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021ko api. 24a, 18:19

Gazteak mailako xareko  bigarren  partida ere irabazi ondoren

Galatza II - Aristi bikoak Gazteak mailako I. Irurako Xare Irekiko finala jokatuko dute,   ostegunean,  Murua II - Lopetegiri 35-24 irabazita.  Galartza II- Aristik, hirugarren jardunaldia jokatu aurretik,  ligaxkako lehen postua bermatua dute, eta , ondorioz, finalerako txartela eskuratu dute. 

Asteazkenean, Gaztetxoak mailan bi partida interesgarri jokatu ziren. Lehen partidan, Yarza II-Melonek 30-28 irabazi zieten  Larrañaga-Calongeri. Larrañaga oso gaztea  da, eta maila honetan eta xarez jokatzen zuen lehen partida zuen. Honek ere, aurkari izan zuen Yarza II.ak bezala, erakutsi zuen xare jokalari izateko dohaiak badauzkala.  Bigarren   partidan, Murua II-Arsuagak 30-27 irabazi zieten Gibelalde- Etxeberriari. Garaipen honekin,  Murua II- Arsuaga finalerdietarako sailkatuta badaude ere,  oraindik finalerako txartela ez dute eskuratu. Hirugarren eta azken partidan erabakiko da hori, Murua I- Calongeren kontra. Beraz, behin-betiko sailkapena azken jardunaldian erabakiko da. 

Segidan,  Jubenilak mailako 1. jardunaldia jokatu zen. Lehen partidan, Mendizabal- Isasak 40-31 irabazi zieten Zabalegi-Iturberi. Irabazleak ondo aritu ziren, seguru, pilota gutxi galduz. Aurkariak, aldiz, hasera polita eman baziote ere,  gero, oso galtzaile aritu ziren, eta horrela ezin partidarik irabazi.

Bigarren partidan, gauzak estu eta larri izan ziren,  eta azken tantura arte ez zen erabaki partida.  Hau Montero-Huitzirentzat izan zen,   eta  40-39 irabazi zieten Yeregi-Mujikari. Hauek partida osoan aurretik joan ziren,  eta alde politekin, gainera( 23-28/ 25-32/ 36-39), baina azken hamarkadan Monterok sakearekin asmatu  zuen,  eta  partida itzultzea lortu zuen. Montero, batik bat,  sakearekin nabarmendu bazen ere,  lau pilotariek oso maila ona erakutsi zuten.

Ostiraleko jardunaldia, Emakumezkoen Mujika- Gorriti, Goenaga-Fernandez bikoen arteko   partidarekin hasi zen.  Lehenak aurreko partida galtzetik zetozen,   eta finalera zuzenean sartzeko aukerarik izatekotan,  derrigor irabazi beharra zeukaten.  Eta ez zuten hutsik egin, 35-28 irabazi baitzieten  Goenaga-Fernandezi. Hauek hurrengo partida irabazten badute,  tanteoek erabakiko dute Emakumezkoak mailako sailkapena.

Segidan, Jubenilak mailako Zabalegi-Iturbe,  Montero-Huitzi, Gipuzkoako xare Txapelketako bigarren jardunaldiko partida jokatu zen.  Zabalegi-Iturbe lehen partida galtzetik zetozen, eta ezin zuten bigarren partida galdu, bestela aukera gutxirekin geratuko liratekeelako. Ez zuten hutsik egin, eta 40-31, nahiko erraz, irabazi zieten Montero-Huitziri. Irabazleak lehen partidan  baino seguruago,  eta elkar hobeto hartuz aritu ziren, eta hori  heuren jokoan eta emaitzean nabaritu zen. Aurkariak, berriz,  ez ziren eroso aritu, eta  huts gehiegi egin zituzten. Maila honetan ere sailkapena estu dago, eta azken jardunaldian erabakiko da dena.

Asteari amaiera emateko, Nagusiak mailako Apeztegia I-Sainz, Lopetegi-Moncada Gipuzkoako xare Txapelketako partida jokatu zen. 

Lopetegi-Moncada 40-14, erraz nagusitu ziren. Emaitzak erakusten du irabazleak  haseratik amaiera arte nagusi izan zirela,  eta, jada,  esan daiteke Lopetegi-Moncada, matematikoki ez bada ere, finalerako sailkatuta daudela.  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!