Xareko bigarren jardunaldia jokoan Ametsa trinketean

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021eko apirilaren 20a

Asteazkenean Gaztetxo mailako partidekin hasiko da.

Asteazkenean, apirilak 21, 17:15ean, Gaztetxo mailako I. Irurako Xare Irekiaren bigarren jardunaldia  jokatuko da  Ametsa trinketean. 

Lehen partidan, Larrañaga-Calonge bikoak , Yarza II- Melon bikoaren aurka jokatuko du. Larrañagak, Murua I.a ordezkatuko du, hau min hartuta dagoelako. Eta Yarza II.ak Garmendiaren ordez jokatzen jarraituko du, lehen jardunaldian bezala. 

Bigarren partidan, Gibelalde-Etxeberria bikoak  Murua II-Arsuaga bikoaren aurka jokatuko du. 

Segidan, hirugarren partidan, Jubenil mailako Gipuzkoako Xare Txapelketako Zabalegi-Iturbe bikoak Montero-Huitzi bikoaren aurka jokatuko du. Ondoren,  Yeregi-Mujika bikoak Mendizabal- Isasa bikoaren aurka jokatuko du

Ostegunean, apirilak 22, 19:00etan, Gazte mailako partida izango da jokoan. 

Galartza II-Aristik , Murua II- Lopetegiren  aurka jokatuko dute. 

Ostiralean,  apirilak 23, 17:15ean, Emakumezkoen  mailan,  Goenaga-Fernandezek,   Galartza I- Isasaren aurka jokatuko dute. 

Segidan, Jubenil mailako Gipuzkoako Txapelketako bi partida jokatuko dira;  Lehena, Montero-Huitzi ,  Zabalegi-Iturberen  aurka eta bigarrena,  

Mendizabal-Isasa, Yeregi-Mujikaren  aurka. 

Eta  asteko azken partida, , Lopetegi-Moncadak,  Apeztegia I-Sainzen   aurka jokatuko dute,  Nagusiak mailako Gipuzkoako  Txapelketakoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!