Abian dira berriro xare txapelketak Iruran

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2021eko apirilaren 14a

Asteazkenean hasiko dira Ametsa Trinketean

Urte osoa xare txapelketarik gabe igaro ostean, bihar, apirilak 14, ekingo diogu berriro maila desberdinetako xareko txapelketei Irurako Ametsa Trinketean.

Jubenil eta Nagusi mailakoek, Gipuzkoako Txapelketak izango dituzte jokoan; Gaztetxo, Gazte eta Emakumezkoek, berriz, Irurako I. Xare Irekiak.

Lehenik eta behin maila bakoitzean ligaxka bat jokatuko da, eta berau apirilaren 30ean amaitu eta gero, maiatzaren 8an finalerdiak jokatuko dira. Finalak, berriz, maiatzaren 15ean. Gaztetxo eta Gazte mailakoak, goizez, eta Jubenil eta Emakumezkoen mailakoak, arratsaldez. Nagusi mailakoa, berriz, maiatzaren 22an, arratsaldez, jokatuko da.

Aste honetako egitaraua honako hau da:

Gaztetxoak - Apirilak 14, asteazkena,  17:15ean 

  • AMETSA 1 (Gibelalde-Etxeberria)/  AMETSA 2 (Murua I- Calonge)
  • AMETSA 3 (Murua II-Arsuaga)/  AMETSA 4 (Yarza-Melon)

Gazteak- Apirilak 15, osteguna, 18:00etan

  • AMETSA 2 (Oier-Heras)/AMETSA 3 (Galartza-Aristi)

Emakumezkoak - Apirilak 16, ostirala, 17:15ean,  

  •  AMETSA 1 ( Galartza-Isasi)/AMETSA 3 ( Mujika-Gorriti)

Jubenilak - Ostiralean, apirilak 16, 18:15ean

  •  AMETSA 1 (Yeregi-Mujika)/AMETSA 3 (Mendizabal-Isasa)
  •  AMETSA 2 (Zabalegi-Iturbe)/AMETSA 4 (Montero-Huitzi)

Maila Nagusikoak - Ostiralean, apirilak 16, 20:15ean

  • AMETSA 1 (Apeztegia I-Sainz)/AMETSA 2 (Santano-Apeztegia II)

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!