Irurako gaztetxoak bikain Urruñan

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2020ko urriaren 27a

Seitik bost partida irabazita itzuli dira  herrira

Igande goiz pasa ederra izan  zuten Ametsako pilotari gaztetxoek eta heuren  familiartekoek Urruñan.  Gaztetxoen mailako  Ametsako bi  bikoteek  lan bikaina egin zuten Urruñarrak taldeko  hiru bikoteen aurka.  Ametsa 01 taldeko Zabalegi-Mujika bikoak jokatutako 3 partidak irabazi zituen;  30-12 Urruñarrak 03 taldeari, 30-11 Urruñarrak 02 taldeari eta  30-11 Urruñarrak 01 taldeari, hurrenez hurren.  Ametsa 02 taldeko Mendizabal-Iturbe bikoak, aldiz, hirutik bi partida irabazi zituen; 30-12 Urruñarrak 03 taldeari eta 30-20 Urruñarrak 02 taldeari. Eta Urruñarrak 01 taldearekin 22-30 galdu zuten.

Emaitzek erakusten duten moduan, Urruñakoak baino gehiago izan ziren irurarrak, eta estuasun handiegirik gabe irabazi zituzten partida guztiak, bat izan ezik.

Kadeteetan,  berriz,  Ametsa 01 taldeko Montero-Isasa  bikoak ez zuen partida ona jokatu,  eta 40-19 galdu zuen Urruñarrak 01 taldeko Vila-Gillemin bikoaren kontra.

Larunbat arratsaldean, Ametsa 02ko Zabalegi-Yeregi bikoak ere galdu egin zuen  Angeluko Hardoytarrak 01 taldeko  Doyhanboure-Lafargue bikoaren kontra  40-18, Ametsa trinketean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!