Hasi da xareko Iparraldeko Liga

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2020ko urr. 23a, 08:40

Asteburu honetan Urruñan eta Iruran jokatuko dute Ametsakoek.

Xareko Iparraldeko Liga joan zen ostiralean hasi zen. Ametsa Pilota Elkarteak hiru mailatan parte hartzen du: 3. Mailan (Apeztegia II-Santano), kadete mailan (Montero-Isasa/Zabalegi-Yeregi) eta gaztetxo mailan (Zabalegi-Mujika/Mendizabal-Iturbe). 

Ostiralean, urriak 16, kadete mailako partida jokatu zuten Ametsako bi taldeek elkarren kontra Ametsa trinketean. Montero-Isasa bikoak 40-39 irabazi zion Zabalegi-Yeregi bikoari. Hauek partida osoan aurretik ibili ziren markagailuan, baina azken unean Monterok sakearekin asmatu eta 5-0eko partziala eginda, 40-39 irabaztea lortu zuten. 

Asteazkenean, urriak 21, gaztetxo mailako partida jokatu zuten Zabalegi-Mujika eta Mendizabal-Iturbe bikoek. Partida oso parekatua joan zen, berdinketa askorekin, eta markagailuan ez bikote batek ez besteak alde handirik lortu gabe. Azken unera arte ez zen erabaki partida, eta azkenean Zabalegi-Mujika bikoak 40-37 irabazi zuen. Lau pilotariek, huts batzuk egin bazituzten ere,  partida bikaina jokatu  zuten. 

Asteburu honetan bigarren jardunaldia jokatuko da. Igandean, urriak 25, Ametsa Pilota Elkarteko gaztetxoek (Zabalegi-Mujika eta Mendizabal-Iturbe) eta kadete mailako Ametsa 01 (Montero-Isasa) bikoek Urruñan jokatuko dute. Gaztetxo mailan, Ametsa 01 (Zabalegi-Mujika) eta Ametsa 02 (Mendizabal-Iturbe) bikoek Urruñarrak 01, 02 eta 03 taldeko pilotarien aurka jokatuko dute. Bikote bakoitzak 3 partida jokatuko ditu. Partidak 09:30ean hasiko dira. Kadete mailako Ametsa 01(Montero-Isasa) bikoak, berriz, Urruñarrak 01 taldeko bikoaren kontra jokatuko du. 

Larunbatean, urriak 24, Ametsa Trinketean, 18:00etan, kadete mailako Ametsa 02 (Zabalegi-Yeregi) bikoak Hardoytarrak 01 taldeko bikoaren kontra jokatuko du. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!