II. SAN MIGEL XARE IREKIAREN FINALERAKO FABORITO ARGIRIK EZ

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2020ko ira. 30a, 07:22

LARUNBATEAN, 17:00ETAN,  JOKATUKO DA,  ETA  SARRERAK AGORTUTA DAUDE

Lopetegi-Karrikaburu eta Etxeberri-Funosas  bikoek jokatuko dute larunbatean, urriak 3, 17:00etan, II. San Migel Xare Irekia/ Irurako Udala Sari Nagusiaren finala Irurako Ametsa Trinketean.

Bi bikoteek ez dute oraindik elkarren aurka jokatu Xare Irekian, eta  faborito argirik ez dago finalerako.

 Lopetegi - Karrikaburu bikoak jokatutako partida guztiak irabazi ditu, eta, nahiko  erraz, gainera. Nagusitasuna, ez markagailuan bakarrik,  jokoan ere erakutsi dute. Horregatik esan daiteke  Etxeberri-Funosas  bikoa baino faboritoagoa  dela Lopetegi-Karrikaburu  bikoa.

Etxeberri-Funosas bikoak ez zuen ondo hasi Xare Irekia, lehen partida nahiko erraz galduz.  Baina Xare Irekiak aurrera egin ahala, gorantz egin du,  eta finalerdia  joku bikaina eginda irabazi dutela kontuan izanda, erne  ibili beharko du Lopetegi-Karrikaburu bikoak.

Finalean elkarren arerio izango diren Joxi Lopetegi, herritarrak, eta Mikel Funosas Hazpandarrak, elkar ondo baino hobeto ezagutzen dute. Azken urteetan xareko bikoa izan dira  eta dira egun, eta ez nolanahikoa; Munduko biikoterik onena osatu dute.  Ondorioz, bakoitzak bestearen bertuteak eta gabeziak ondo baino hobeto dakizki,  eta norbera hori baliatzen saiatuko da II. San Migel Xare Irekiaren txapela preziatua janzteko. Bi horien  bikoetekideak ere pilotari bikainak dira.  Etxeberri , gaztea eta etorkizun handiko pilotari indartsua da, eta aukera duenean izkutatu egiten du pilota,  izugarrizko abiadura emanez. Karrikaburu, aldiz, jokalari teknikoagoa  da. Ez dio halako abiadurarik ematen pilotari, baina segurua da, eta berari tantua egitea kosta egiten da.  Bi bikoteak  orekatuak direla kontuan izanda, final parekatua eta borrokatua aurreikusten  da.

Finalaren atarikoan, Herriko  neska xarelarien  erakustaldia izango da ikusgai. Lan bikaina egiten ari dira  Naroa, Nahia, Nora, Irati eta Maider, emakumeek ere xarean joka dezaketela erakusteko  ahalegin handia eginez. Heurak dira gaur egun xarean jokatzen duten emakume  bakarrak munduan.  Hori dela eta, merezitako  omenalditxoa egingo diegu, eta  munduko xare jokalari onenen telonerak izateko  aukera izango dute larunbatean, 17:00etan, Irurako Ametsa Trinketean.

Koronabirusa dela eta,  Trinketearen edukiera mugatua izango da, eta dagoeneko ez dago sarrerarik partida zuzenean ikusteko.  Partidak internet bidez ere  ikusi ahal izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!