Xare Irekiko ligaxkako azken jardunaldi erabakiorra, larunbatean, Iruran

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2020ko irailaren 15a

Finalerdiak erabakita geratuko dira, Irurako Ametsa trinketean, 17:00etan hasiko den jardunaldian.

II. San Migel Xare Irekiko ligaxkako azken jardunaldi erabakiorra jokatuko dute larunbatean, 17:00etan,  Irurako Ametsa trinketean.
Lehen partida, Lopetegi-Karrikaburu  eta Driolet - Moncada bikoen artekoa izango da. Bi bikoak euren partidak irabazita heldu dira partida honetara. Ondorioz, biak ala biak sailkatuta daude finalerdietarako, baina multzoko 1. eta 2. nor izango den ez. Eta hori da, hain zuzen ere, partida honetan erabakiko dena.
Bigarren partida, Etxeberri-Funosas eta De Paredes-Borteyru II.aren artekoa izango da. Hemen, Etxeberri-Funosas bikoak bai ala bai irabazi beharra dauka finalerdietarako sailkatu nahi badu, lehen partida galtzetik baitatoz. De Paredes- Borteyru II.a, aldiz, lehen partida irabazita datoz, eta 29 tanto egitea aski izango dute, finalerdietarako sailkatzeko.
Hortaz, bi partida guztiz interesgarri eta erabakigarri,   larunbatean, 17:00etan hasita,  Irurako Ametsa trinketean ikusgai izango ditugunak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!