Lopetegi-Karrikaburu eta Borteyru III- Sistiage irabazle 2. Jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2020ko irailaren 12a

Lopetegi-Karrikaburu eta Borteyru III- Sistiage irabazle 2. Jardunaldian
Lopetegi-Karrikaburu eta Borteyru III- Sistiage irabazle 2. Jardunaldian
Lopetegi-Karrikaburu eta Borteyru III- Sistiage irabazle 2. Jardunaldian

Larronde-Algaranondo bikoa, berriz, II. San Migel Xare Irekitik kanpo, euren partida galduta.

Lehen partidan, Lopetegi-Karrikaburu bikoak ez dio finalerdietarako sailkatzeko lehen aukerari pasatzen utzi, eta Larronde-Algaranondo bikoari 40-24 erraz irabazi dio, eta finalerdietarako sailkatu da. Hala ere, emaitzak erakusten duena baino gogorragoa izan da partida, eta tanto ikusgarriak eta harrigarriak ikusi ditu Ametsa trinketera bildu den jendeak. Galtzaileek,  Karrikabururi jokatu nahi izan diote, aurkarietan ahulena zelakoan, baina honek ondo baino hobeto eutsi die erasoei. Gainera, Joxi Lopetegi herritarrak izugarrizko lana egin du bere bikotekideari pilota zail asko kenduz, eta horrez gain, erasoan aukera izan duelarik tanto asko amaitu ditu, puntu bikainak lortuz. Larronde-Algaranondo bikoa partida osoan ezinean eta atzetik aritu da. Partidaren tanto askotan estu hartu eta menpean izan badituzte ere, ez dute tantoa amaitzen asmatu. Ondorioz, Larronde-Algaranondo bikoa Xare Irekitik kanpo geratu da, eta, Lopetegi- Karrikaburu, berriz, finalerdietarako sailkatu dira.

Bigarren partidan, Borteyru III-Sistiage bikoak irabazi beharra zeukan Xare Irekian jarraitzeko aukerekin jarraitu nahi bazuen, eta ez zuen hutsik egin. Etxeberri-Funosas bikoari 40-31 irabazi zion. Partidaren lehen zatia estua eta parekatua izan zen, berdinketa askorekin, azkena, 20nakoa. Hemendik aurrera, Borteyru III-Sistiage bikoak, joko bikaina eginez, aldea hartzea lortu zuen (30-23; 38-28), eta Mikel Funosas erasoan behin eta berriz saiatu bazen ere, ez zuen asmatu, eta Mati Borteyru gazteak (18 urte) eta Joel Sistiage beteranoak 40-31 irabazi zuten. Ondorioz, finalerdietarako sailkatzeko aukerak mantendu dituzte.

Multzo honetan, B multzoan, alegia, finalerdietarako sailkapena azken jardunaldian, De Paredes-Borteyru II eta Etxeberri-Funosasen arteko partidan erabakiko da. A multzoko partidan, berriz, multzoko 1. eta 2. postuak izango dira jokoan, Lopetegi-Karrikaburu eta Driolet-Moncada bikoen artean.

Azken jardunaldi interesgarria eta erabakigarria, larunbatean, irailak 19, 17:00etan, jokatuko da Irurako Ametsa trinketean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!