II. San Migel Xare Irekiaren bigarren jardunaldia jokatuko da ostiralean, irailak 11, 19:00etan, Irurako Ametsa Trinketean.
Lehen partida, Larronde-Algaranondo bikoa Lopetegi-Karrikaburu bikoaren kontra izango da. Larronde eta Algaranondo lehen jardunaldian galduta datoz, eta derrigor irabazi beharra daukate finalerdietarako sailkatzeko aukerekin jarraitu nahi badute. Lopetegi, herritarrak, eta Karrikaburuk, Xare Irekiaren lehen partida jokatuko dute, eta irabazten badute, zuzenean finalerdietarako sailkapena lortuko dute; galtzen badute, berriz, azken partidan erabakiko da A multzoko sailkapena.
Bigarren partidan, Apeztegia, herritarra, osatu bada ere, ez dago jokatzeko, eta Borteyru III–Sistiage bikoak, Etxeberri-Funosas bikoaren kontra jokatuko du. Borteyru III-Sistiage bikoa ere lehen partida galtzetik dator, eta hauek ere derrigor irabazi beharra daukate finalerdietarako sailkatzeko aukerarik izan nahi badute. Galduz gero, akabo txapelketa eurentzat.
Etxeberri-Funosas bikoak, aldiz, irabaziz gero, finalerdiak erdietsiko ditu zuzenean, eta galduz gero, hauek ere azken jardunaldian erabakiko dute B multzoko sailkapena.