II. Xare irekieraren estreineko gazi-gozoa

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2020ko irailaren 6a

Driolet-Moncada eta De Paredes-Borteyru II bikoak lehen  irabazleak

Covid–19aren baldintza zorrotzen pean eman zaio hasera II. San Migel Xare Irekiari Irurako Ametsa trinketean. Lehen partida bikaina ikusi dugu, baina bigarrena ez da hain ona izan.
Jardunaldiko lehen partidan,   Driolet-Moncada bikoak 40-36 irabazi die Larronde-Algaranondori. 
Azken hamarkada arte parekatua eta oso gogorra joan  da partida, eta berdinketa ugari eman dira. Ordubete baino gehiago  iraun du partidak, eta bero handia egiten zuela kontuan izanda, pilotariek  ahalegin handia egin behar izan dute. Ondorioz,    Driolet-Moncada bikoa    Larronde -Algaranondo  bikoa baino osoago iritsi da  partidaren azken hamarkadara, eta  40-36 irabazita, A  taldeko ligaxkako lehen puntua lortu dute.  

Bigarren partidan, De Paredes-Borteyru II bikoak  40-29 irabazi zien   Borteyru III-Sistiaga bikoari. Borteyru III-ak Julen Apeztegia herritarraren  ordez jokatu du, gaixorik dagoelako.   Hasieran Borteyru III-Sistiage bikoak ondo eutsi zien  De Paredes-Borteyru II bikoari,  baina partidaren erditik aurrera, De Paredes-Borteyru II bikoa heuren jokoa egiten hasi da eta pilota gutxi galduz, sendotasun handia erakutsi du. Ondorioz, Borteyru III-Sistiage bikoa, ondo hasi bada ere, heuren jokoak ez du jarraipenik izan, eta azkenean  nahiko erraz  galdu dute 40-29. De Paredes-Borteyru bikoak B taldeko ligaxkako lehen puntua lortu du.

Xare Irekiaren bigarren jardunaldia irailaren  11n, ostirala,  19:00etan, jokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!