Gipuzkoako xare txapelketako finalak, larunbatean, 16:00etan, Ametsa trinketean.

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2020ko otsailaren 25a

Infantil(mutilak eta neskak) eta kadete mailetako finalak  jokatuko dira Iruran.

Larunbatean, otsailak 29, Infantil( mutilak eta neskak) eta kadete mailetako  Gipuzkoako xare txapelketako finalak jokatuko dira Irurako Ametsa trinketean, 16:00 etatik aurrera. 
Lehen partida, infantil mutilak,  Ametsa 1(Bernal-Lopetegi)/ Ametsa 2(Yarza-Heras) izango da. 
Bigarren partida, infantil neskak, Ametsa 3(Mendizabal-Isasa II) Ametsa 2(Goenaga-Gorriti) izango da. 
Eta hirugarrena, kadete mutilak, Ametsa 5(Zabalegi-Isasa I)/ Ametsa 2(Lopetegi-Huitzi) izango da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!