Neska xarelariak historian lehen aldiz ariko dira Iparraldean, xarearen seaskan.

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2020ko otsailaren 20a

 Irurako lau neskak izango dute ohore hori otsailaren 21ean, Hazparneko Trinkete Berrian.

Ostiralean, otsailak 21,  hasiko da Hazparneko Trinkete Berrian    mutilen mailako xareko mastersa.   Iparraldeko 7 bikotek,  hegoaldeko bikote batek eta hegoalde-iparraldeko bikote misto batek parte hartuko dute bertan. Hala ere,   otsailaren 21ean, 18:30ean, notizia,  inaugurazio eguneko atariko partidan dago;    Iparraldean,  historian lehen aldiz,   nesken arteko xareko partida bat jokatuko baita.  Naroa Goenaga, Nahia Gorriti,   Nora Galartza eta Irati  Fernandez ,  Irurako neska xarelariek  izango dute ohore hori.  Irurako neska xarelariak historia egiten ari dira, eta ostiral honetan beste urrats historiko  bateko  protagonista bilakatuko dira.  Lehena, Iruran,  xarearen mendeurrenaren egitasmoaren barruan,  historian lehen aldiz jokatu  zen nesken arteko xare  partida izan zen.  Orain, berriz,  xarearen seaskan, Iparraldean,  jokatuko dute.  Iparraldeko Euskal Pilota Ligako arduradunek,  nesken xareari bultzada eman nahi ziotela eta,  xarez jokatzen den torneorik garrantzitsuenean,  Xareko mastersean, alegia, atariko partida  jokatzeko gonbidapena luzatu zien Ametsa  Pilota Elkarteko neskei.  Ilusio handia egin zien gonbidapenak Irurako neskei, eta zalantza izpirik gabe, onartu egin zuten. Ondorioz, pilotaren eta,  bereziki, xarearen  historian sartzeko  urrats berri bat  emango dute,  Naroa Goenaga-Nahia Gorriti eta Nora G alartza-Irati Fernandez   bikoek,  ostiralean, otsailak 21, 18:30ean,  Hazparneko Trinkete Berrian jokatuko duten nesken arteko xare partidarekin.

Gora pilota,  gora xarea  eta gora neska  pilotariak!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!